Los comercios de San Martín

Adarrazpi

Planta -1Quesos

Gurea enpresa bat da baina, batez ere, bizimodu bat

Adarrazpiren usain sarkorrak San Martin merkatuko beheko solairura eramango zaitu, hantxe saltzen baitu Inma Iriondok Idiazabal jatorri deiturako bere gazta. Inmak berak egiten du, senarrarekin batera, Adarra mendiaren magalean dagoen gaztandegian.

Administrazioak eta Finantzak ikasi zituen Inma Iriondok, eta 15 urtez aritu zen ondoren Irungo bulego batean lanean. Inoiz ez zitzaion burutik pasatu egun batean mendian bizi izango zenik, 450 ardi latxez osatutako artaldearekin teilatua partekatzen. Baina halaxe egiten du gaur egun, senar duen Mikel Beldarrain artzain eta Adarrazpi Gazten jabekidearekin batera. Biak ala biak gazteak eta ekintzaileak ziren, eta egun batean hiria utzi eta buru-belarri murgildu ziren «teknologia berriei irekitako» lanbide tradizional batean.

“Prozesu osoa kontrolatzen dugu. Lehen esne-tantatik hasi, gaztaren ekoizpena ondoren eta salmenta zuzeneraino. Gurea enpresa bat da baina, batez ere, bizimodu bat. Egun osoa ematen dugu gazta egiten, ardiak jezten, bi orduan behin ukuilua zaintzen… Halere, horrek guztiak saria du. Adibidez, arkumeak jaio eta guztiak ukuiluan jauzika ikusten dituzunean… Ez dago hori ordaintzeko modurik. Gainera, laneko eta etxeko bizitza hobeki uztartzen ditut eta denbora gehiago eman dezaket seme-alabekin”.

También encontrarás

Mamia, ahuntz-gazta eta irasagarra.

Contacto

Horario

  • de lunes a sábado (8:00 - 14:00)

Te interesará

Ezagut ezazu Inma Iriondoren historia interesgarria "Fan" aldizkariaren 20. zenbakian.

Compartir

Atrás