Bera Bera R.T.
Bera Bera, gora gora

Bera Bera R.T.
Posible da talde bat sortu eta 20 urte baino lehen txapela lortzera eramatea? Posible da beherengo mailatik gorenera hain azkar pasatzea? Bai, hala da, eta Bera Bera Errugbi Taldea adibide ederra da.
1986an sortu zen, Atlético San Sebastián Taldeko errugbi-saila banatu zenean, eta Atlético Bera Bera Rugby Taldea du jatorrizko izena. Gerora, haziz joan da, eta hiriko beste talde batzuen kirol-sailak bereganatuz; baina, jatorrian, eta ia hamar urtez, errugbi-taldea izan zen soilik.
Sail horrek, errugbiarenak, kirol horren goren mailan dihardu Espainian, errugbiaren Ohorezko Mailan. Eta ez du konpartsan jokatzen. 2004an, Errugbiko Errege Kopa lortu zuen Bera Berak. Ahuntzaren gauerdiko eztula! Txapeldunak! Donostiako talde gutxik esan dezakete beste horrenbeste.
Bera Berak Anoetako Miniestadioan jokatzen ditu bere partidak. Liga Superiberikoan izandako partaidetza ere nabarmengarria da; horrek Euskadiko talde gehienak biltzen dituen Basque Korsarioak eukal frankiziaren trakzio-buru bihurtu du.
Goi-goian dagoen taldea da, beraz. Bera Bera RT: gora, gora.