Askatuak Saskibaloi Taldea
Josean Gascaren legatua

Askatuak Saskibaloi Taldea
Donostiarrei Dicoproga zer den galdetuz gero, Asiako intsektu bat edo giltzurrunetako gaitzen bat dela esango lukete. Saskibaloia oso zale dutenek soilik gogoratuko dute Askatuak taldearen lehen izena zela hori.
Saskibaloiko Dicoproga taldea 1975ean sortu zuen Josean Gascak, Donostiako saskibaloiko entrenatzaile, sustatzaile eta aurrendari mitikoak. Lehen urtean, Lehen Mailara igo zen. Debut bikaina, bosgarren geratu baitzen eta Europako Korac Kopa jokatzeko aukera lortu baitzuen, beste ezein euskal taldek baino lehen. Hurrengo urtean, izena aldatu zitzaion eta Askatuak ipini, eta, izen berriarekin, hamar urteko ibilbideari ekin zion saskibaloiaren elitean.
Gaur egun, Askatuak talde amateurra da erabat, eta Gipuzkoako eskola-kirolaren eta garapen pertsonalerako kirol-prestakuntza erabiltzearen ordezkari aparta da.