Atlético San Sebastián rugby
Aitzindariak Gipuzkoako errugbian

Atlético San Sebastián rugby
60ko hamarkadaren hasieran, errugbia ez zen oso ezaguna Gipuzkoan. Baloi obala bitxikeria bat zen, arrotza. Arauak ez ziren ezagunak eta ez zegoen talderik, ez zegon ezer. Orduan, Patxi Odriozola donostiarrak eta Adolfo Almirall katalanak Donostian sartu zuten kirol berria. Eta arrakasta izan zuen.
Garaipena berehala iritsi zen: donostiar talde batek Espainiako txapelketa lortu zuen, 1961-1962 denboraldian. Arrakastaren ondoren, kirol-talde batekoa izatea eskatzen zuenez arautegiak, Vasconiatik pasatu ondoren, Atlético San Sebastián taldean sartu ziren jokalariak. Talde horrek denboraldi ugaritan jardun zuen Espainiako Errugbiko Ohorezko Mailan, titulu ugari irabaziz eta selekzioari hamarka jokalari ekarriz.
1988an, zatitu egin zen, eta errugbi-talde berria sortu zen bertatik: Bera Bera Errugbi Taldea. Hori ere partaide izango dugu San Martin merkatuaren Mesedeen eskaileran. Horiekin guztiekin, sekulako melea antolatu dugu.