KAE Donostiarra

Guztiok noranzko berean arraun eginez

KAE Donostiarra

Enpresetako bilera-geletan eta futbol-taldeen prentsaurrekoetan esan ohi diren esaeretako bat da guztiok noranzko berean arraun egitearena. Gehien-gehienetan ez du askorik esan nahi; baina, batzuetan, esangura handia izaten du. Kaiarriba Donostiarra hiriko traineru bateratuaren kasua da hori.

Arraunaren historian zehar Donostiako hiriaren izenean lehiatu diren traineru guztien oinordekoa da Kaiarriba Donostiarra. Eta asko izan dira, inondik ere. Donostiako 10 talde ere izan dira Kantauri itsasoko uretan lehiatzen. Alegia, Donostiako traineruek sarritan irabazi dute Kontxako Bandera. Baina, laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, behera egin zuen mailak, eta hiriko talde guztietako arraunlariak baterako traineru batean biltzeko beharraz hasi ziren hizketan.

Horrela, bada, 2007an Kaiarriba Donostiarra eratu zuten, garai hartan indartsuenak ziren bi taldeak, Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak, elkartuta. Gerora, Fortuna Kirol Elkartea eta Kiriko AKE batu zitzaizkion. 2015ean, emakumeen lehen trainerua aurkeztu zuten. Azken finean, hamarka arraunlari bildu ziren, Donostiaren alde bogan. Norazko berean guztiak.

Compartir

Pioneros del rugby guipuzcoano Atlético San Sebastián rugbyVer más
Gipuzkoako hockey-harrobiaKalelagunak Hockey TaldeaVer más