CD Fortuna Waterpolo

Donostiako waterpoloaren oinarri sendoa

CD Fortuna Waterpolo

Egon al daiteke sendotasunik igerilekuetako uretan? Bai, egon daiteke. Eta Tximistarri waterpolo-taldea da horren adibide ezin hobea.

Erreferentziazko taldea da Donostiako waterpoloan. Donostiako Altza auzoan du eskola, eta Gipuzkoako handiena da. Bertan, zazpi edo zortzi urtetik gorako gazteen artean waterpoloa sustatzen dihardute, eta goi-mailako igeriketa-teknikak irakasten dizkiete. Taldeak, hain zuzen, etorkizun oparoko hainbat eta hainbat kide ditu, gazteenengandik hasita. Oinarri sendoak etorkizun itxaropentsua bermatzen du beti.

Gainera, 2011n, Fortuna KEren egituran sartu zen taldea, eta, ondorioz, sendotu egin ziren haren kirol-proposamena eta gazteen, kadeteen eta eskolartekoen taldeetan jokalariak gehitzeko helburua. Erreferentziazko taldea da Donostiako kirol-prestakuntzan. Eta, orain, gainera, busti egingo da, gure Mesedeen eskaileran San Martin merkatuko erabiltzaileei laguntzen.

Compartir

Catorce veces txapeldunak Bera Bera BalonmanoVer más
Donostiako waterpoloaren oinarri sendoaCD Fortuna WaterpoloVer más