Easo Saskibaloi Taldea
Hogeita bost urte eta piku zonan

Easo Saskibaloi Taldea
2016an, 25 urte bete zituen Donostiako talde batek. Erreferentziazkoa da saskibaloia Gipuzkoako gizartean sustatzen eta miretsia kirolean eta gizartean egindako lanagatik, harrobi-filosofiagatik —Donostialdeko jokalariak ditu soilik— eta prestakuntza teknikoa eta humanoa emateko hartua duen konpromisoagatik, mailarik gorenean lehiatzeko eta saskiaren kirolaz gozatzeko. Horixe da Easo Saskibaloi Taldea.
Senior taldeak EBA ligan jokatzen du, eta emakumeen taldeak, IDK Gipuzkoak, Espainiako Saskibaloiko Emakumeen Ligan. Baina, horrezaz gain, liga erregionalean, juniorrean, kadetean, haurrenean, minian eta eskolartekoan ditu taldeak, hala emakumeenak nola gizonenak. 600etik gora jokalarik entrenatzen eta jokatzen dute taldean. Ez gutxi ere! Eta, gainera, horietako batzuk asistentziak ematen egongo dira San Martin merkatuko Mesedeen eskaileran.
Hirian maila handiko presentzia eta protagonismoa duen taldea da. Eta plazer handia da gure instalazioetan haren laguntza jasotzea. Zain izango gaituzue.