Los comercios de San Martín
La Fabrika
«Gure artisau-pastarekin, 4 minutuan prest duzu jaki gozo-gozo eta osasungarria»
Federico Longo uruguaitarraren eta Emilio Pastore argentinarraren talentu gastronomikoek bat egin dute La Fabrikan. Pasta betea eta pasta freskoa artisau-eran egiten dituzte bertan, tokiko osagaiak erabiliz eta koloragarririk eta kontserbagarririk gabe, gure merkatuan salgai jartzeko.
Askotariko pasta betea duzu aukeran —urdaiazpiko eta gaztazko ravioliak, ziazerba eta ricotta dutenak, caprese sorrentinoak edota perretxikoz eta trufaz betetako ravioliak—, bai eta pasta freskoa eta saltsak ere —albaka-pestoa, Idiazabal krema, tomatea, caruso eta abar—. Oso erraz prestatzen dira, eta, minutu gutxian, plater gozo-gozo eta osasungarriak izango dituzu prest.
Artisau-eran egindako pizzak eta glutenik gabeko pasta italiarra ere badituzte.
También encontrarás
Pizzas, pasta sin gluten, aceites
Contacto
- 634 844 950
Horario
- Asteartetik larunbatera: 08:30etatik 14:00etara